Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2011-12-18 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (9. 2011)
Saioa
2011-12-18 Donostia Txapelketa
Bertsolariak / Egileak
Sarriegi, Aitor
Lana
Bakarka bukaerako agurra
Jarritako gaia
Gipuzkoako txapeldunaren agurra

Deskribapena

Doinua
Larogeita hamar urte
Neurria / Estrofaren izena
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
1

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2011-12-18 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi

Neurria:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Beasaindik Ordizira
Ordizitik Beasaina
Ataundik ere heltzen zen
autobuskada bikaina.
Barrena zaharrak zeukan
historiaren usaina
ta zu Mikel Mendizabal
artaldearen artzaina.
Urte asko pasa dira
sasoi hartatik oraina
Goierrik eta bertsoak
asko zor dizute baina
inork zor al dizu zure
ikasle ginenok aina?
Besterik ez daukat eta
har zazu nere ordaina. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra