Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Dinbi-danba, ehiztarien txanda [Bertsoa] / Iker Gorosterrazu

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Gorosterrazu, Iker

Deskribapena

Izenburua
Dinbi-danba, ehiztarien txanda
Dokumentuan jasotako izenburua
Dinbi-danba, ehiztarien txanda
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Aspalditikan dagon ohitura askorentzako demanda
Doinua
Gregario edo laguntzaile naiz
Neurria / Estrofaren izena
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
2
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Ttipi Ttapa [Aldizkaria]
Liburukia / Urtea
32
Zenbakia
575
Orrialdeak
8
Argitalpen / inprimatze data
2012-10-04

Dinbi-danba, ehiztarien txanda [Bertsoa] / Iker Gorosterrazu

Neurria:  Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Ttipi Ttapa [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-10-04 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Aspalditikan dagon ohitura
askorentzako demanda
arbasoentzat bizirauteko
beharrezkoa izan da
baina gaur egun bertzelakoa
da eskopetan eztanda
goiz-goizetikan parranda
gauerarte dinbi-danba
usoak ezin egon geldirik
ta basurdeak etzanda
udazkenean iristen baita
beti ehiztarien txanda.

Animaliei tiroak bota
zakurrak harrapatzeko
badaezpada arma eduki
beti kartutxoez lepo
lagunartean solas ta solas
otordu onak tarteko
egun osoa konpleto
bizio honen menpeko
nahiz eta aunitz izan gai honen
inguruan errateko
ehiztari batek azal dezake
dena nik baino hobeto!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra