Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Iker Gorosterrazu

Datu pertsonalak

Izena
Gorosterrazu, Iker
Izen abizen osoak
Gorosterrazu Elizagoien, Iker
Jaiotza
1990 Ituren + Ituren < Malerreka < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso-eskolako irakaslea

Datu biografikoak

Biografia
Txikitatik bertsozalea izan naiz, familian bertsolariak izan ditut (Bittor Elizagoien osaba) eta honek aunitz eragin dit. Aipagarria da orain ni eta osaba ez ezik, lehengusina den Amaia Elizagoien eta anaia Egoitz ere nirekin dabiltzala bertsotan.
Nahiz eta txikitan ikasturteren batean bertso eskolan ibili, 14 urtetatik aitzina hasi nintzen bertso eskolan serioski. Hasieran Doneztebeko bertso eskolan ibili nintzen, baina 18 urterekin magisteritza ikastera Iruñera joan eta Txantreako bertso eskolan ere ibili nintzen. Gaur egun, Oronoz-Mugairiko bertso eskolan nabil.
Ikasketak akitu eta berehala, Nafarroako Bertsozale Elkartean hasi nintzen lanean bertso irakasle moduan, eta ordudanik bertsolaritza hezkuntza arautuan eta bertso eskoletan ematen jardun dut Nafarroako hainbat herritan.

Txapelketak, sariketak eta lehiaketak

Eguneratutako informazioa "Txapelketak" pestainan aurkituko duzu.

Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.