Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Euskarari jarriak [Bertsoa] / Julio Soto

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Soto, Julio

Deskribapena

Izenburua
Euskarari jarriak
Dokumentuan jasotako izenburua
Euskarari jarriak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Euskalduna den herri honetan eredugarri boladaz
Doinua
Haurtxo txikia negarrez dago I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Argia [Aldizkaria]
Liburukia / Urtea
75
Zenbakia
2346
Orrialdeak
21
Argitalpen / inprimatze data
2012-11-25

Euskarari jarriak [Bertsoa] / Julio Soto

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Argia [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-11-25 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Euskalduna den herri honetan
eredugarri boladaz
Non estatu bat sortu nahi dugun
bizi gaitezen patxadaz
Non bizi garen kanpoko lege
eta ohituren ikaraz
Ehundik hamalau elkarrizketa
egiten dira euskaraz.

“Jordi Alba da del Barcelona,
daude logelan eltxoak
Dakizu zein da? Zoaz kanpora?
Egingo duzu bertsoak?
A ke direnak super altuak
jotzen dituzte tetxoak?”
Pentsa horrela hasi direla
hitz egiten gaztetxoak.

“Niri erdaraz ateratzen zait
saihestu ahal baneza…
Jo, baina eske gauzak horrela
egonda ez da erreza.
Baldin bagenu instituzio
eta legeen babesa”...
Ados! Zuk segi justifikatzen
zure kontzientzia eza.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra