Bertsos - View details   To know more about this section

Euskarari jarriak [Bertsoa] / Julio Soto

General information

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Authors
Soto, Julio

Description

Title
Euskarari jarriak
Dokumentuan jasotako izenburua
Euskarari jarriak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Euskalduna den herri honetan eredugarri boladaz
Melody
Haurtxo txikia negarrez dago I
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volume / Year
75
Number
2346
Pages
21
Publication / printing date
2012-11-25

Euskarari jarriak [Bertsoa] / Julio Soto

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-11-25 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Euskalduna den herri honetan
eredugarri boladaz
Non estatu bat sortu nahi dugun
bizi gaitezen patxadaz
Non bizi garen kanpoko lege
eta ohituren ikaraz
Ehundik hamalau elkarrizketa
egiten dira euskaraz.

“Jordi Alba da del Barcelona,
daude logelan eltxoak
Dakizu zein da? Zoaz kanpora?
Egingo duzu bertsoak?
A ke direnak super altuak
jotzen dituzte tetxoak?”
Pentsa horrela hasi direla
hitz egiten gaztetxoak.

“Niri erdaraz ateratzen zait
saihestu ahal baneza…
Jo, baina eske gauzak horrela
egonda ez da erreza.
Baldin bagenu instituzio
eta legeen babesa”...
Ados! Zuk segi justifikatzen
zure kontzientzia eza.