Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Ez ustekotik ez ustekora mago izatera iritsia, [Bertsoa] / Imanol Lazkano

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Lazkano, Imanol

Deskribapena

Dokumentuan jasotako izenburua
Ez ustekotik ez ustekora mago izatera iritsia,
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Ez ustekotik ez ustekora mago izatera iritsia,
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Argia [Aldizkaria]
Liburukia / Urtea
75
Zenbakia
2351
Orrialdeak
26
Argitalpen / inprimatze data
2012-12-30

Ez ustekotik ez ustekora mago izatera iritsia, [Bertsoa] / Imanol Lazkano

Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Argia [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-12-30 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ez ustekotik ez ustekora
mago izatera iritsia,
bertsoeroko galdera huen
orain non dauka untxia?
bertsolaritzan aro polit bat
Joxe hik diguk itxia,
Txirritak zuen dotriña hartako
azkenengo harri bitxia.

Hire barruko txinpart bakoitza
azaltzen huen mingainez
dotore jantziz ziri zorrotzez
eta esaldi apainez.
Orain zaleon begietatik
malkoak egin dik gainez
hainbat urtetan eman diguken
gozamenaren ordainez.

Mendi gaineko arnas freskoa
kutsatu gabeko haize,
horregatikan ginuan beti
hire bertsoaren gose.
Nahiz oraindikan guk gehiago nahi
ezin ginelako ase
egin dukanak ez dik izenik
MILA MILA ESKER JOXE.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra