Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Hitz isilduak [Bertsoa] / Aitziber Onaindia
Hitz isilduak [Bertsoa] / Aitziber Onaindia
Dokumentu-mota:
Ordenadore dokumentua
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Emakumea, eta gizona
denok mundu honen saltsan
eskubideak, berdintasuna
jarri ditzagun balantzan
rol banaketak, inposaketak
jarri egiten du zalantzan
emakumeak izan behar duen
askatasuna bizitzan
Legeak eraiki egiten ditu
lotzen gaituzten kateak
emakume isilarazia
sortu nahi du gizarteak
ez badugu hitzik ez iritzirik
ez gara izango askeak
gu izateko gaitasuna
zapaltzen du botereak
Urte askotan sartu du elizak
bere ideia gizartean
zelula bat baino ez den ume bat
jaio behar da indarrean
arazoa daukagu legeak
hau babesten duenean
nork hartu behar du erabakia
Gizonak kolpeak erabiliz
lorea itzaltzen badu
denok baztertuz sentituko da
bere jokaeraz damu
itzala argitu behar dugu
ta emakumea altxatu
zoriona eta askatasuna
bihurtzeko bere patu
Urtetan zehar bizi izan dira
hainbat emakume tinko
egin dezagun euren borroka
izan dadila betiko
gure ideiak ta eskubideak
ez ditu inork suntsituko
libre jaiotzen garen bezala
aske ta libre hiltzeko
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra