Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Zaldi haragia [Bertsoa] / Julio Soto

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Soto, Julio

Deskribapena

Izenburua
Zaldi haragia
Dokumentuan jasotako izenburua
Zaldi haragia
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Gizakiaren oinarrizkoen beharra, elikadura
Doinua
Haize hegoak hurbiltzen ditu
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Argia [Aldizkaria]
Liburukia / Urtea
76
Zenbakia
2361
Orrialdeak
19
Argitalpen / inprimatze data
2013-03-17

Zaldi haragia [Bertsoa] / Julio Soto

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Argia [Aldizkaria] Argitalpen data:  2013-03-17 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gizakiaren oinarrizkoen
beharra, elikadura
lehen ez bezala, esku arrotzek
kontrolatzen duten hura.
Arazoa ez da zaldia saldu
digutela behi modura
arazoa da ez dakigula
zer sartzen dugun barrura.

Haragi gorri deitzen diegun
artean lehen mailako
besteek baino koipe kopuru
gutxiago daukalako.
Ordea ez da informazio
hori ematen belako
gainontzekoak kontsumitzea
interesatzen delako.

Gure aitona tratantea zen
eta bi osaba orain
zintzarri hotsei segika, urritz
makilarekin gainez gain.
Inor balego kalitatezko
zaldikia jateko zain
Gorritira joan besterik ez du
han ibiltzen naiz behortzain.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra