Bertsos - View details   To know more about this section

Zaldi haragia [Bertsoa] / Julio Soto

General information

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Authors
Soto, Julio

Description

Title
Zaldi haragia
Dokumentuan jasotako izenburua
Zaldi haragia
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Gizakiaren oinarrizkoen beharra, elikadura
Melody
Haize hegoak hurbiltzen ditu
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volume / Year
76
Number
2361
Pages
19
Publication / printing date
2013-03-17

Zaldi haragia [Bertsoa] / Julio Soto

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2013-03-17 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gizakiaren oinarrizkoen
beharra, elikadura
lehen ez bezala, esku arrotzek
kontrolatzen duten hura.
Arazoa ez da zaldia saldu
digutela behi modura
arazoa da ez dakigula
zer sartzen dugun barrura.

Haragi gorri deitzen diegun
artean lehen mailako
besteek baino koipe kopuru
gutxiago daukalako.
Ordea ez da informazio
hori ematen belako
gainontzekoak kontsumitzea
interesatzen delako.

Gure aitona tratantea zen
eta bi osaba orain
zintzarri hotsei segika, urritz
makilarekin gainez gain.
Inor balego kalitatezko
zaldikia jateko zain
Gorritira joan besterik ez du
han ibiltzen naiz behortzain.