Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2012-01-15 Mungia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Onintza Enbeita
Bertsoa entzun |
2012-01-15 Mungia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Onintza Enbeita
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
S. Colina
Krisi garaiak iritsi dira
hala diote behinepin
parrilla zaharrak itzali eta
eltze berriak irakin.
Lehen bixigua zegon aukeran
ta orain indabei ekin
baina hala're gu bizi gara
sakramentu guztiekin.
On. Enbeita
Behin honezkero sakramentuak
astiro urritzen joataz
ezetz esanda be bardin gagoz
danok estu krisiagaz
lehen eguerdian zan bisigua
ta trago luzea gabaz
ta orain indabei begira gagoz
bisiguan begiakaz.
S. Colina
Beraz gabiltza patrika hotza
ta muturra bero-bero
egunez paso eta gauetan
konbinatuen bezero.
Mudantza denak txarrak direnik
inork ez beza espero
indabak ere ederrak dira
ondo prestatu ezkero.
On. Enbeita
Indabak egin leikez txorizo
eta guzti oliotsu
baina zetako ezkaratzean
ai horrenbeste esfortzu?
Egoeraren aldaketaren
ejenplo bat hor dekozu:
San Antoneri zegatik orain
deitzen jako San Antontxu?
S. Colina
Aizu Onintza krisiarekin
nerbiosa zaude zeharo.
Nere ustetan San Antontxuna
ez dago horren arraro
San Anton edota San Antontxu
berdin-berdina da klaro
santui gutxio erreparatu
ta bizipozai geahiago.
On. Enbeita
Nik bizipoza badaukat baina
giroa eskas aibala!
Begiratuta ni naz neska bat
galanta eta zabala
bai argi dago nik indabetan
krisirik ez daukadala
asuntoa da luzaro holan
jarraitu gura dodala.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra