Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2012-01-28 Donostia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Patxi Etxeberria, Julen Zelaieta

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertso Eguna (44. 2012. Donostia)
Saioa
2012-01-28 Donostia Lagun-artekoa
Gai-emailea
Berriozabal, Maite
Bertsolariak / Egileak
Etxeberria, Patxi
Zelaieta, Julen
Lana
Binaka gai-librean
Jarritako gaia
Gai librean

Deskribapena

Doinua
Uso zuri bat inguratu zait A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2012-01-28 Donostia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Patxi Etxeberria, Julen Zelaieta

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Zelaieta

Goizean hasi ta atsaldean
giro ederrari eutsi
afalondoa bertsorik gabe
ere ezingo da utzi.
Bapo afaldu ta bertsotara
gu biak gara iritsi
maratoiaren azken esprina
hasiko al dugu Patxi?

P. Etxeberria

Afalondoko bertso saioak
orain eman du hasera
aukera on bat eman digu ta
guk ezin bota atzera.
Alkartu eta goazemazute
umore on bat jartzera.
Bihotzez gabon opa dizugu
bihotzetik bihotzera.

J. Zelaieta

Bihotzetikan gaude kantari
hau ikusmira zabala!
Aitortu behar dut ohore haundi bat
bertzerikan hau ez dala.
Bertso saio bat egin behar dugu
bixi-bixi nola-hala
denak lurrera ez erortzeko
domino fitxak bezala.

P. Etxeberria

Gure hizketa ez da izaten
ez askotan seguruba
eskerrik asko badaukagula
lagunezko inguruba.
Zelaieta da gaztea eta
ni nago nahiko zahartuba
biyok alkarri lagundu ezkero
altxako degu buruba.

J. Zelaieta

Gaztea deitu didazula ta
bihotzez eskerrik asko!
Hoita bortz urte ditu Elkarteak
ta galdera zuretzako:
hoita bortz urte diote baina
ez ote dira exkaxko
plazarik plaza berrogeita hamar
daramatzan batentzako?

P. Etxeberria

Orain dirala hoita bost urte
guk alkarte bat egina
eta geroztik lanean ai da
lantalde haundi bat fina.
Handik honera atera degu
sekulako etekina.
Nahiago nuke urte askotan
goraka joango bagina!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra