Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2012-02-25 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Aitor Mendiluze, Anjel Mari Peñagarikano, Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2012-02-25 Lezo Jaialdia
Gai-emailea
Salaberria, Aitor
Bertsolariak / Egileak
Maia, Jon
Mendiluze, Aitor
Peñagarikano, Anjel Mari
Sarriegi, Aitor
Lana
Launaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuek laurak Lezoko gazte kuadrilla bat zarete, eta ikusita Lezon gazteentzat dagoen ekipamendu falta, erabaki duzue marmoldegi zaharra okupatzea. Kontua da joan zaretela marmoldegia okupatzera, eta ertzainak etorriko diren beldurrez gaueko txandak antolatzea erabaki duzuela. Lau lagun zarete, baina laurok nortasun desberdina daukazue. Zu, Peña, mundujalea zara, beti nahi duzuna lortzen duzu: Allerrun apuntatzen zarela, eta taldeko pitxitxia zara; Morixkan apuntatzen zarela, hanka gehien altxatzen duzu, eta Mainontzin apuntatuta Maialeni txapela kentzeko modukoa zara. Zu, Mendiluze, sakona, traszendentala, mistikoa, filosofoa, misteriotsua eta iluna. Zu, Maia, zure historial klinikoan jartzen duen moduan, histeriko paranoikoa zara, haluzinazioak eta agresibitateak uztartzen dituzu. Eta zu, Sarriegi, despistatua, distraitua, autonomoa eta satelitea zara. Laurak elkartu zarete marmoldegian, eta dagoeneko ilundu du.

Deskribapena

Doinua
Bertsuak jarri dizkat
Neurria / Estrofaren izena
Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
16

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2012-02-25 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Aitor Mendiluze, Anjel Mari Peñagarikano, Aitor Sarriegi

Neurria:  Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze

Lau planeta ipini
dira parez pare
arima berri bat da
marmoleian jabe
eta lasai kilkerrak
gure alde daude. (bis)

A. Sarriegi

Honuntza etortzeko
norbaitek esan dit.
Hara Aitor, Jon, Peña!
Nolatan hemendik?
Hemen ze ari naizen
ez dakit oraindik. (bis)

A.M. Peñagarikano

Ni musean ona naiz
horren txapeldunik
izan daiteke baina
ez det uste denik
hoita hamaika eskutik
egingo diet nik. (bis)

J. Maia

Hartu harriak eskutan
apunta ta tira!
Ertzainikan ez dator
ari naiz begira
ordun guardia zibilak
etorriko dira. (bis)

A. Mendiluze

Ai Jon Jon harrikadak
ez du interesik
gaua heldu delako
ez al zaude pozik?
Ez da gerra egiteko
amesteko baizik. (bis)

A. Sarriegi

Ta ni beti bakarrik
nolatan nagoen
jode hemen ze jende
pila bertan gauden!
Bueno ta noiz hasten da
kontzertua hemen? (bis)

A.M. Peñagarikano

Ajedrezen ona naiz
ni ez naiz txepela
talibanek egina
ez ahaztu bela
ez ahaztu torre haundinak
erori zirela! (bis)

J. Maia

Ba nik ez det ikusten
hain ona itxura
kilker bat "Kri kri" ta "Kri"
zulora sartu da
ta kilker hori gutaz
deskojonatu da. (bis)

A. Mendiluze

Ai Jon begira Aitor
ejenplotzat tori
kontzertuaz galdezka
minik ez inori
kutsatu izpiritu
positibo hori. (bis)

A. Sarriegi

Lehen esan dizkidate
hiruzpalau izen
baino momentu hontan
hasi naiz ohartzen:
hiruotatik inor
ez det ezagutzen. (bis)

A.M. Peñagarikano

Bertsotan ere ona naiz
behar dan tokian
eta berdin da zutik
edo jarri aulkian
nik kantatuko diet
zortziko txikian. (bis)

J. Maia

Infiltratuak daude
ene ze arrisku!
Tipo hau hortik dabil
zortziko ta txistu
zu gaztea zeranik
ezin det sinistu. (bis)

A. Mendiluze

Ai Jon! Baina ikusi
Peñaren barrena
hori gaztea dauka
bueno izan zena
baina intentzioa da
balio duena. (bis)

A. Sarriegi

Lehenago entzun ditut
zure hitzen batzuk
superheroi itxura
haundia dezu zuk
komikiren batean
ikusi al zaitut? (bis)

A.M. Peñagarikano

Hemen guardia egitea
hori ez degu gaitz.
Gimnasioan ere
ibili ohi naiz maiz
marmola baino ere
gogorragoa naiz. (bis)

J. Maia

Jainkoak, Budak, Alak
gaitzala anpara!
Hau dena gezurra da
gezurra txorrada
marmoleria ere
ladrillozkoa da. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra