Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2012-04-01 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Sarriegi, Iker Zubeldia
Bertsoa entzun |
2012-04-01 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Sarriegi, Iker Zubeldia
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Sarriegi
Orain artean udaletxetik
kanpora xamar egona
kontu batzuek argitu asmoz
etorriak gera hona.
Gure lagunak daukan soldata
hori Iker ez da broma
baina ez dakit lagun txarra izan
edota kontzejal ona.
I. Zubeldia
Gure laguna aguazila da
ta triste gaude benetan
fitxatu ohi du nahi duenean
gehienen ordu bietan.
Faktura batzuk ikusi eta
a ze mina begietan!
Hainbeste txanpain zergatik dago
aguazilaren dietan?
A. Sarriegi
Beatzitako kafetegian
kafea eta bolloa
nabaritzen da nondik joan dan
lagunan desarrolloa
gero herriko jendearekin
parrea ta buen rolloa
baina iritsi gera hona ta
bukatu zaio txolloa.
I. Zubeldia
Hamar bat ordu lan egingo du
hori asko jota asten
goizen beatzitan kafea hartu
ta hamaikatan da hasten.
Begira gure lorategiak
herria ai da narrasten
sasi artean pentsa lorerik
ere ez dala ikusten.
A. Sarriegi
Gure laguna izan beharra
tokatu zaigun kasoa
nahikoa garbi antzematen da
nun dagoen arazoa.
Soldata jeitsi behar diogu
hori lehenengo pausoa
eta gau txandan pasatuko du
legegintzaldi osoa.
I. Zubeldia
Hamaika jendek esango zuen
“ Ez ote du alde egingo?”
hamarretako ze gosariak
txorixo eta gorringo!
Hamabitako txuri batzuek
gero fitxatu ta bingo!
Orain artean egin ez badu
gerora ez du egingo.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra