Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2012-04-01 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2012-04-01 Zegama Jaialdia
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Sarriegi, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuek biok irakasleak zarete, maisuak. Kezkatuta bukatu zenuten aurreko astean, orain lau egun. Klasera joan eta umeei esan zenieten: "Bihar ez gara etorriko lanera. Bihar greba eguna da"; eta ume guztiek "Iuju! Bihar jai!".

Deskribapena

Doinua
Erreguetan ari nintzela
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2012-04-01 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Sarriegi

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Sarriegi

Esan genien greba eguna
guretzat tokatzen zela
toki ta garai askotan jende
askorentzako bezela.
Umeek "Iuju!" esan ziguten
ezin zen izan bestela.
Okerrena da lankide batzuk
berdin pentsatzen dutela.

A. Egaña

Zuk badakizu mundu osoan
txakurrak beti ortozik
umeengandik ez nun espero
nik erantzun aproposik.
"Bihar ez gatoz" esan ta haiek
"Iuju!" esan dute pozik
baina haurrena ez da errua
euren gurasoena baizik.

A. Sarriegi

Nabarmena da gure ta haien
artean dagon etena
eta gerora zabaltzea da
hemen gerta litekeena.
Baina umeek eman ziguten
lehenengo irakaspena
umeek beti esaten dute
helduek uste dutena.

A. Egaña

Guretzat degu borroka egun bat
hori da gauza jakina
sartua degu manifa eta
piketeen imajina.
Baina haurrentzat biharkoa da
opor egun atsegina
Twitterretikan Radio Parisa
dagoen alde berdina.

A. Sarriegi

Goizean joan mendira eta
afaldu soziedadeetan
eta manifan langile gutxi
langile herri honetan
edo bestela fijatu zaitez
grebak diren egunetan
jendeak zubi egin ez dezan
jartzen da ostegunetan.

A. Egaña

Haurren erantzun hori entzunda
ez naiz jarriko tristerik
bihar mendian bihar hondartzan
ez da faltako gazterik.
Helduak ere baietz ibili
por ahí nolanahi askerik!
Haurrak ez dira gizartearen
ispilu haundi bat besterik.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra