Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2012-04-24 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Oskar Estanga, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Xabi Paya

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2012-04-24 Iruñea Jaialdia
Gai-emailea
Aranburu, Ainhoa
Bertsolariak / Egileak
Estanga, Oskar
Iturriaga, Unai
Lujanbio, Maialen
Paya, Xabi
Lana
Launaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuek hirurak espermatozoideak zarete, eta zu Maialen obulua. Eszena ondo irudikatzeko, jarriko dugu Maialen han, eta zuek, berriz, eskailerak jaitsi eta hor jarri behar duzue, baginaren sarreran, gutxi gorabehera. Panorama honekin lehia ziurtatuta dago.

Deskribapena

Doinua
Kontu barri bat suzedidu da II
Neurria / Estrofaren izena
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
26

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2012-04-24 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Oskar Estanga, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Xabi Paya

Neurria:  Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


X. Paya

Hasi aurretik desbentaja bat
argi azaldu beharko:
Unai azkarrago helduko da
patillak dituelako.

O. Estanga

Frasta! Nik egin eta aurrera
bi metro hau da guzia.
Kontxo! Honetan zeinen gustora
gelditu den nagusia!

U. Iturriaga

Honekin ez dut kezka haundirik
horren happya da en fin
entretenitu egingo dala
beste edozein gauzarekin.

X. Paya

Egia da bai hori guretzat
ez da izango kaltea
berdin-berdina izango zuen
eztarritik joatea.

M. Lujanbio

Buila batzuek aditu ditut
lasaituko zan mutila.
Norbait atea jotzen ari da
akaso Guardia Zibila.

O. Estanga

Motibagarri entzun dut zerbait
mugituko dut isatsa.
Ene ze ongi ikastaroan
nik ikastea txa-txa-txa! *

U. Iturriaga

Aurrerantz doa gure esperma
edozein gauzan jalea
atzo kondoiekin egin frogan
nik egin nuen polea.

X. Paya

Barkatu obulu baina horrekin
asko aspertuko zara
horrek daukan retolikarekin
aspermatozoidea da.

M. Lujanbio

Egia esan nahiko grazioso
datorkit lehenbiziko hau
bere txa-txa-txa muimentuakin
eskibatu egingo nau.

O. Estanga

Ni lasai nago hortxe atzean
serio daude lagunak
helburu hortaz filosofatzen
hauek dira euskaldunak.

U. Iturriaga

Los Luniseko esperma hori
bestea esperma kankailu
ni poliglota naiz ta banoa
zuk itxaron obululu.

X. Paya

Ta zer nahi duzue esatea?
Hau ikusten dut hain kutre
obuluak protestatan dabiltza
berdintasuna nahi dute.

M. Lujanbio

A ze castinga tokatu zaidan
isuri hontan alafede!
Inkluso planteatzen ari naiz
ez obulatzea ere.

O. Estanga

Espermatozoide euskaldun hauek
haundiegia pazientzia
ta zu lasaitu ez baituzu gaur
lortuko independentzia.

U. Iturriaga

Motibazioa behar dut nik
arra pizteko kemena
ez itzazu hankak gurutzatu zuk
egin Sharon Stone-na.

X. Paya

Zuk erabaki nola amaitu
nahiko zendukeen pakean
edo esperma zorotxo honekin
edo konpresa batean.

O. Estanga

Isil-isilik gelditua zait
ireki nahi du atea.
Ai neri kasi ikusi eta
ja eman dit atakea.

U. Iturriaga

Horrekin kontuz ibili zaite
obululu izan klaru
ikusi duzun dardara horrekin
Parkinsonen genea du.

X. Paya

Batzuk lasai begira gaude ta
beste batzuek zenbat lan!
Orain denok ikusi duzue
zer-nola jaio zen Froilan.

O. Estanga

Ni lasai nago atzean utziz
bi esperma ta bi gizon
hoiek geneetan daukate argi
hor barruan aparkinson.

M. Lujanbio

Hementxe dago hau romantiko
baino benga benga benga!
Lehenengo iristen dena beti
xelebreena izaten da.

U. Iturriaga

El Conquistadoren moduan da
bukatu da eta punto.
Hori bai Xabi esperientzi hau
ez dut sekula ahaztuko!

X. Paya

Bueno ba orduan ni joango naiz
zu hortxe bakarrik utziz
zuk gainera bikiak dituzu
hurrengora arte Migueliz! **

M. Lujanbio

Kostatzen zaie ailegatzea
begira hauei begira!
Gaur egungo espermatozoideak
animatu egin behar dira.

O. Estanga

Animo beharrik ez duzu gaur
eman behar hemen bati
ireki zaitez obulu maite
eingo zaitut mila zati.

X. Paya

Barkatu baina ezin dut ikusi
kasi heldu zait atakea
kasi nik ere hobe izango dut
klinexera joatea.


* Gorputza dantzatu zuen hori kantatzearekin batera.
** "El Conquistador del fin del mundo" programako lehiakideetako bat.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra