Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2012-05-20 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2012-05-20 Donostia Jaialdia
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolariak / Egileak
Colina, Sustrai
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Ume bat zara, zutik jartzen ez dakien ume bat. Eta eserita zu baino handiagoa den mundu bat ikusten duzu.
Gaiari oharrak
Eserita kantatu zuen.

Deskribapena

Doinua
Gogoan daukat ez du aspaldi
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2012-05-20 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zein haundia den ze erraldoia
nere aita-amen gogoa!
Beti dabiltza ika-miketan
"Zu lerda" ta "Zu baboa"
amak begiaz ikusten badu
bere atzetik han doa
aitak lortzeko ere egiten du
estrategia sendoa
eta nik noizbait hartuko al dut
telebistako mandoa? (bis)

Korrika baten beti builaka
ai gure arreba zaharra
ta amak berriz nik nahita ere
ez dit ematen bularra.
Aitari hola egin ezkero *
bere erantzuna marmarra.
Horrela nola ez dut egingo
espantua ta negarra?
Etxe honetan amona baita
kaso eiten didan bakarra. (bis)

Goizean jeiki ta etortzen zait
aldemenera gogotik
papilla eman ta jolasean
aritzen gara ondotik.
Gero siestara eramaten nau
bere eskutxo goxotik.
Oraindik ez dut oinez ikasi
hala're ez zait inportik
mundua ederki ikusten baita
amonaren besotatik. (bis)



* Hatz erakuslearekin keinu bat egin zuen.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra