Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2012-06-01 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jon Maia
Bertsoa entzun |
2012-06-01 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jon Maia
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J. Maia
Pentsatzen nuen zala
arratoi piztia
tetxu faltsua jarri
nuen garestia
pozgarria izan da
hori ikustia
tetxu faltsua baina
egizko ostia!
U. Iturriaga
Txarrera izan danik
ez dozu usteko?
Nik Jon zuri badeutsut
hainbeste errespeto
aspaldi honetan nabil
ni siku antzeko
distantzia behar neban
inddarra egiteko.
J. Maia
Aspaldi ibilia
aurre eta atzera
nahiko misterioso
xaguen antzera
ta seko zabiltzala
bai zera bai zera!
Zu tetxua baino're
faltsuago zera!
U. Iturriaga
Deitu deustazu faltsu
eta lapur edo
ez zaitez joan asau
gatazka hor bego!
Siku nauela egia da
gezurra ez espero
zuk emondako ardauen
zain egon ezkero.
J. Maia
Sarri ibili zera
begira atean
ta gero eskalatzen
igota katean
ito egingo zinake
eta bat-batean
baldin jausi bazina
gin-tonic batean.
U. Iturriaga
Hortxe jaustea izango
litzake edarra
mingainaz garbituko
neukizu nik barra
baina zara esku estu
ta zuhur samarra
zu tabernari eskasa
ta ni lapur txarra.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra