Bertsos - View details   To know more about this section

2012-06-01 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jon Maia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2012-06-01 Lekeitio Jaialdia
Conductor
Ibarra, Iratxe
Lejarzegi, Elene
Gai-emailea
Ibarra, Iratxe
Bertsolaris / Authors
Iturriaga, Unai
Maia, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Orain jarriko dudan gaia benetan gertatua ei da Lekeition. Jon, zu, tabernaria zara, eta Unai lapurretan egiteko asmoz sartu da tabernara. Bere plana da komunean sartzea, badaki sabai faltsua daukala. Han goian ezkutatu taberna zarratu arte, eta orduan jaitsi eta osteko asmoa daukazu. Baina taberna oraindik zabalik dagoela, sabaia jausi egin da. Zarata itzela atera duzu, eta harrapatu egin zaituzte. Gainera, bertako herritarra zara, ezagutzen zaituzte.

Description

Melody
Aranora joan ziran I
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2012-06-01 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jon Maia

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Maia

Pentsatzen nuen zala
arratoi piztia
tetxu faltsua jarri
nuen garestia
pozgarria izan da
hori ikustia
tetxu faltsua baina
egizko ostia!

U. Iturriaga

Txarrera izan danik
ez dozu usteko?
Nik Jon zuri badeutsut
hainbeste errespeto
aspaldi honetan nabil
ni siku antzeko
distantzia behar neban
inddarra egiteko.

J. Maia

Aspaldi ibilia
aurre eta atzera
nahiko misterioso
xaguen antzera
ta seko zabiltzala
bai zera bai zera!
Zu tetxua baino're
faltsuago zera!

U. Iturriaga

Deitu deustazu faltsu
eta lapur edo
ez zaitez joan asau
gatazka hor bego!
Siku nauela egia da
gezurra ez espero
zuk emondako ardauen
zain egon ezkero.

J. Maia

Sarri ibili zera
begira atean
ta gero eskalatzen
igota katean
ito egingo zinake
eta bat-batean
baldin jausi bazina
gin-tonic batean.

U. Iturriaga

Hortxe jaustea izango
litzake edarra
mingainaz garbituko
neukizu nik barra
baina zara esku estu
ta zuhur samarra
zu tabernari eskasa
ta ni lapur txarra.