Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2012-08-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2012-08-13 Donostia Jaialdia
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Mendiluze, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Ez dakit zuei gertatu zaizuen, baina niri azken hilabeteotan galdera bat behin baino gehiagotan egin didate, eta galderak berak ere nahiko kezka sortzen dizu: “Datorren urtean da txapelketa, ezta?”.

Deskribapena

Doinua
Lagundurikan danoi II
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
10

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2012-08-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Mendiluze

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze

Asko etortzen dira
galdezka ondora
“Txapelketa ez da ba
laister izango ba?”
ahaztuta ez deguna
berriro gogora.
Zeinen azkar igaro
daitekeen denbora!
Berriz nahi ordurako
hemen izango da.

A. Arzallus

Dena bizi behar da
momentu betean
ez aurreko ehun aste
ta hilabetean.
Gai hau ez nun espero
gaur ordu batean.
Bai bai txapelketa da
datorren urtean
utz‘zaiogun pakean
etorri artean!

A. Mendiluze

Denok dakigu zita
pisutsua dela
denok dakigu asko
eskatzen duela
denok dakigu denok
begira gaudela
zuk pakean uzteko
zenion horrela
ta geu ere pakean
utzi gaitzatela!

A. Arzallus

Azkenekoa ere
ez da pasa zaharra
apenas atera zait
ordutik bizarra.
Hendaiakoa naiz ni
ni naiz lapurtarra
udazken honetan da
lehiatu beharra
hori da nik buruan
daukadan bakarra.

A. Mendiluze

Txapelketa liteke
askoren gakoa
hori da indartsua
eta modakoa
baina guretzat ez da
esfortzu bapoa
dena emanda ere
ez baita nahikoa
goza dezagun orain
plazaz plazakoa.

A. Arzallus

Herri bakoitzera joan
eta eman planta
batzutan ezinean
inoiz kinki-kanka
batzutan sartzen dugu
oharkabe hanka
bertsoak eskatzen du
ahalegin galanta
guretzat saio oro
txapelketa da-ta!

A. Mendiluze

Saio bakoitza beraz
da gure eredu
onena eskeintzeko
ahal bada erregu
saio guztiei hori
eman nahi diegu
ta txapelketan oholtzan
baldin bagaude gu
sufrituko degu ta
gozatuko degu.

A. Arzallus

Gozamenak ere maiz
du bere azkura
nahiz ta esku geldia
den bere postura.
Bi estiloak nahastuko
nituzke gustura:
hemen nahi nuke hango
tentsioa eskura
ta txapelketan berriz
hemengo freskura.

A. Mendiluze

Hortan biok agian
gabiltza antzean
beti faltan den hura
faltan botatzean
baina zertan geratu
itxura hutsean?
Berdin nahiz BECen egon
nahiz zuen ertzean
magia bera dago
bertso bakoitzean.

A. Arzallus

Ta magia bakoitzak
du bere denbora
bai kantatu aurretik
eta bai gerora.
Aitor bota ditugu
sei bertsotik gora
joan behar genuke
aulkien ondora
bestela sintonia
laister hasiko da.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra