Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2012-08-14 Baliarrain Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia
Bertsoa entzun |
2012-08-14 Baliarrain Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia
Neurria:
Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Egaña
Esaldi hori ez zait Jon Maia
txarra iruditzen
nahiz esalditan sarritan ez den
egia kabitzen.
Hain xuxen ere bart gauez
ni pentsatzen egon nintzen
zeinen zaila den askatasuna
egoki partitzen. (bis)
J. Maia
Edade hori ez det ikusten
horren urrutira
etxera nola etorri edo
ta noiz erretira.
Aita-amei kontra egin
orain bultza gero tira
nere burua ikusten det nik
alabai begira. (bis)
A. Egaña
Neronek ere alaba bat det
zerorren modura.
Heziketa da bukaerarik
ez dun abentura
eta duda dut barruan
heziketa esparruan
askatasuna noraino eraman
nun jarri lotura.
J. Maia
Gazte gehienak ibiltzen ginan
kasu horren antzean
gauza bat esan aurrean eta
beste bat atzean
aita-amei kontra eginez
ibiltzen nintzen etxean
ta gero haienak errepikatuz
kalera irtetzean. (bis)
A. Egaña
Gure aita zan arotza eta
ze zuzen tankera!
Bere errietak entzuteko're
izan nun aukera.
Irten bertso kantatzera
ta goizaldean etxera
gurean dena kanbiatu da
umeenak geu gera! (bis)
J. Maia
Ta haserretu egiten gara
nahiz ez egin nahita
nahiz ta maitatu bronka haundiak
etxean hamaika.
Horrela ibiltzen gera
bata besteai jarraika
lagunak izan nahi degu baina
aita beti aita. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra