Bertsos - View details   To know more about this section

2012-08-14 Baliarrain Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2012-08-14 Baliarrain Jaialdia
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Maia, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuek biok gurasoak zarete; aitak, zehazki, eta bada esaldi bat, irakurri nuenean buruan bueltaka ibili nuena; ironia puntu batekin idatzia da, dudarik gabe. Esaldi hori irakurriko dizuet, eta hori izango da gaia. Hortik aurrera zuei utziko dizuet hitza. Esaldiak honela dio: "Nik hamalau urte neuzkanean, nire aitak ez ninduen ulertzen; nire aita ezjakin bat zen eta nire aita ez nuen aguantatzen; hogeita lau urte bete nituenean, harrituta geratu nintzen, azken hamar urte horietan gure aitak zenbat ikasi zuen". Zuek 14-24 bitarteko seme-alabak badituzue, eta gustura jakingo nuke zein den zuen egoera, nola pentsatzen duzuen, esaldi horrek zer ekartzen dizuen burura.

Description

Melody
Orainaldiko idazlan batek
Stanza name
Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2012-08-14 Baliarrain Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia

Stanza name:  Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña

Esaldi hori ez zait Jon Maia
txarra iruditzen
nahiz esalditan sarritan ez den
egia kabitzen.
Hain xuxen ere bart gauez
ni pentsatzen egon nintzen
zeinen zaila den askatasuna
egoki partitzen. (bis)

J. Maia

Edade hori ez det ikusten
horren urrutira
etxera nola etorri edo
ta noiz erretira.
Aita-amei kontra egin
orain bultza gero tira
nere burua ikusten det nik
alabai begira. (bis)

A. Egaña

Neronek ere alaba bat det
zerorren modura.
Heziketa da bukaerarik
ez dun abentura
eta duda dut barruan
heziketa esparruan
askatasuna noraino eraman
nun jarri lotura.

J. Maia

Gazte gehienak ibiltzen ginan
kasu horren antzean
gauza bat esan aurrean eta
beste bat atzean
aita-amei kontra eginez
ibiltzen nintzen etxean
ta gero haienak errepikatuz
kalera irtetzean. (bis)

A. Egaña

Gure aita zan arotza eta
ze zuzen tankera!
Bere errietak entzuteko're
izan nun aukera.
Irten bertso kantatzera
ta goizaldean etxera
gurean dena kanbiatu da
umeenak geu gera! (bis)

J. Maia

Ta haserretu egiten gara
nahiz ez egin nahita
nahiz ta maitatu bronka haundiak
etxean hamaika.
Horrela ibiltzen gera
bata besteai jarraika
lagunak izan nahi degu baina
aita beti aita. (bis)