Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2012-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2012-08-15 Zizurkil Jaialdia
Gai-emailea
Alkorta, Igotz
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Lujanbio, Maialen
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Maialen, hondakinak atez ate biltzen diren herri batean bizi zara. Andoni, berriz, atez ateko bilketa dela-eta sekulako zalaparta sortu den beste batean. Gaiaz hizketan hasi zarete.

Deskribapena

Doinua
Pello Josepe tabernan dela I-B
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2012-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio

Gure herrian debate hoiek
daude ia agortuak
lurpeko eta kontainer berde
gaur egun dira mortuak
Zarautzen asko omen dabiltza
eztabaidari lotuak
nere ustetan beldur horiek
ez dira berez sortuak.

A. Egaña

Firma bilketan aritu dira
horrexen kontra daudenak
kontzientziak ukitu ditu
Bilduren proposamenak
haiek eginda kolpetik aurka
jarri dira beste denak
hoiexek dira hain gai arrunta
politizatu dutenak.

M. Lujanbio

Normala al da notiziekin
herritarrak bildurtzea?
Batzuk nahi dute erretzea ta
askok nahi luke urtzea
ta Udaleko politika da
ta merezi du gurtzea
arazoa da politika ez
partidismo bihurtzea.

A. Egaña

Eztabaidatan aritzen gera
herrikide ta lagunak
ta eztabaidan pasa litezke
egunak eta egunak.
Atez ateko bilketan aurka
dexente dira jardunak
nunbait beldurra sortzen du beti
ezagutzen ez degunak.

M. Lujanbio

Ta ez degu nahi inork legeaz
sortzerik etxe barrenak
zaborrak eta horrelakoak
baitira norberarenak
ta horregatik referenduman
eske ari dira denak
hain zuzen ere beste ezertaz
galdetu nahi ez dutenak.

A. Egaña

Hernanin martxan jarri zenuten
egin duzue aurrera
gure herrian portal parera
ezin da ezer atera
nunbait da herri turistikoan
irudiaren kaltera
gure Zarautzen hamarretik sei
horren txulitoak gera.

M. Lujanbio

Txulitoenak ere beharko du
lana egin sinisteko
edo mundua utzi behar degu
oso itxura tristeko.
Nahiz atez ate nahikoa izan dan
iskanbila bat pizteko
neretzat lehen pausoa da hau
urrunago iristeko.

A. Egaña

Politikoa da axalekoa
da gaur egungo disputa
arrazoi dezu eztabaida da
soilik iceberg-an punta.
Zaborrarekin zer egin leiken
da eztabaida arrunta
gu geuk konpondu beharko degu
geronek sortzen degu ta.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra