Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2012-09-01 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2012-09-01 Donostia Jaialdia
Gai-emailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolariak / Egileak
Lizaso, Sebastian
Lujanbio, Maialen
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuek biok plan berezi bat egin duzue gaur gauerako, Donostiako badian, yate batean, biok elkarrekin afaltzeko. Hor zaudete, badiaren erdi-erdian, mahaia prest; kandela ez, haizeak itzali egiten duelako, baina lore polit batzuk bai. Hasi zarete afaltzen, eta hogei minuturako Xebaxtian hasi zaizu, Maialen, "Ai, zorabiatzen ari naizela uste dut".

Deskribapena

Doinua
Eguna pasa nekean eta
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
9

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2012-09-01 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Lizaso

Nahiz ta ametsa gaur burutu den
pentsatua gendun lehendik
ustegabeko sentimentuak
sortuak zaizkit barrendik
legorra ez da oso urruti
goazen lehenbailehen hemendik!
Zer eman didazun nik ez dakit
zerbaitek kalte egin dit. (bis)

M. Lujanbio

Zerbaitek kalte egin diola
eta ez dula jasaten
ai gure lehen zita egingo
genuenak yate baten!
Eta gizona berez ez baita
pizti azkarra izaten
"Zure ederrez mareatu naiz"
ez al dakizu esaten? (bis)

S. Lizaso

Esan behar nizun bainan poeta
ez naiz sentitzen gauero
ta itsasoan sortuak zaizkit
ez dakit zenbat endredo!
Ni horren azkar mareatzerik
Maialen ez nun espero
akaso pixka't pasa egingo zait
muxu bat eman ezkero. (bis)

M. Lujanbio

Muxuik ez dizut bela emango
gutxiago mingainean
zui bainatzea komeni zaizu
mareau zeran ainean
alkohol pixka bat gantza pixka bat
nola badezun soinean
zuk egin zazu hildakoana
ta ni joango naiz gainean. (bis)

S. Lizaso

Konponbidetzat jarri didazu
uran gainerako zita
hori neretzat ona denikan
ni ez nago sinetsita
behar bezela igeri egiten
ere ez nun ikasi-ta
azkenik ito igual egingo naiz
erdi bromatan hasita. (bis)

M. Lujanbio

Igual barrua mareatuta
eta ur gaziz beteta
a ze-nolako lehenengo zita
ze-nolako kabareta!
Baina orain boiak ta salbabidak
ikusten ditu puñeta!
Romantizismoa oain hasten da
sokorristak datoz eta! (bis)

S. Lizaso

Alper-alperrik eskatu dizut
zuri laztan eta muxu
lehenengo zita egin genduen
zaude beldurti ta izu.
Oin sokorristak ikusi eta
ia-ia hartua dezu su
ni itotzea nahi zendun baina
aldrebes atera zaizu. (bis)

M. Lujanbio

Ito ez zera oraingoz ito
pasatu dezu trantzea
ta gure zita posiblea da
gaur hasi ta bukatzea.
Yate batean ein nahi bazendun
magnate baten antzea
alde earra zendun Bar Juantxon
bokadillo bat patzea! (bis)

S. Lizaso

Bokadilloak ez zun balio
hemen ez geunden bestela
barkatu baina nere asmoa
Maialen ez zen ustela
nik uste nuen gure ametsa
ondo aterako zela
biok dilindan han ibiltzea
biok geldirik geundela. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra