Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2012-12-23 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2012-12-23 Azpeitia Jaialdia
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolariak / Egileak
Mendiluze, Aitor
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuen etxean badakite zenbat estimatzen zenuen Joxe Agirre, eta atzo zortzi notizia jakin zuenean, zure semeak galdetu zizun; "Aita, nora joan da Joxe Agirre?".

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3

Edukiari buruz

Pertsonak
Agirre, Joxe

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2012-12-23 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Neurria:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Berririk latzena danba
elkarri hitzez esanda
"Heldu da Joxeren txanda".
Jaiotzen denak hiltzea zor du
eta zor horrek demanda
baina hala behar zan da
Joxe Agirre Oranda
denon memorira joan da.

Plazarik plaza jo ta ke
Joxek ze sen ta ze arte!
Askok kontatu didate.
Beraz nahiz eta gorputzez joan
gure ondotik aparte
bertsoa bera bitarte
izango da geure parte
geuk kantatzen degun arte.

Beti eztarriaz kexu
baina gero zenbat mezu
ta bere hitzetan ze su!
Jon nere hitzei ez ulertuen
keinua egin diezu
ai harrituta zaude zu!
Nola uler dezakezu?
Lasai ulertuko dezu!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra