Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2012-12-29 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano
Bertsoa entzun |
2012-12-29 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Dena bertute dena ohore
nik ez al det ezer txarrik?
Hutsa gaur hemen ez balegoke
argiago den izarrik.
Bihotz oneko lagun zahar hauei
mezu bat bakar-bakarrik:
dutxatu berri batek ez zeukan
hoinbeste jaboi beharrik.
Holako une hunkitarako
ez nintzen ausarta jaio
gaur ere hortik entzule gisa
egon ninteke lasaio
bainan hala ere goierriarrei
esker oneko natzaio
gure barruko ni kabroi honi
asko gustatu baitzaio.
Hau bihotzaren dunduna eta
hau buruaren dandana!
Ahaztu ezin zaidan galderarekin:
nolatan neri hau dana?
Bainan bastoia hau bakarrik ez *
behar nun kriston andana
merezi gisan banatutzeko
zuek guztiori bana.
* Ordiziako alkateak emandako makila eskuan zuen, eta gora jaso zuen puntu hau kantatzean.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra