Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2012-04-14 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Amaia Iturriotz Etxaniz

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Osinalde Saria (41. 2012. Gabiria)
Saioa
2012-04-14 Gabiria Sariketa
Gai-emailea
Murua, Jokin
Bertsolariak / Egileak
Iturriotz Etxaniz, Amaia
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Lehen, telefono mugikorrik gabe kuadrillan moldatzen zineten ordu eta toki batean geratzeko. Gaur egun, zu zara mugikorrik ez duen bakarra, eta ez duzu jakiten noiz eta non geratzen diren lagunak.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
2

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2012-04-14 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Amaia Iturriotz Etxaniz

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hola bukatu behar genunik
nola zitekeen sinestu
lehen hitzak ziren orain whatsappak
eta mezuek ordeztu.
Nik oraindikan ez det mobilik
eta aurkezten naiz prestu.
Barkatu baina garapen honek
inungo zentzurik ez du:
gure harremanak uzten ditugu
teknologiaren esku. (bis)

Politonoek betetzen dute
poltsikoaren atzea.
Zein erreza zen beheko tabernan
zazpietan geratzea!
Ez zait gustatzen bilakaera hau
ta ez dut lortu ohitzea.
Nik ez zaitut nahi mezu batean
egunero aurkitzea
beharrezko dut zu sentitzea
ikustea, ikutzea. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra