Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Amaia Iturriotz Etxaniz

Datu pertsonalak

Izena
Iturriotz Etxaniz, Amaia
Izen abizen osoak
Iturriotz Etxaniz, Amaia
Jaiotza
1993 Urretxu + Urretxu < Goierri < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
12 urterekin hasi zen Zumarraga-Urretxuko bertso-eskolan, Gorka Azkarate irakasle zuela. Eskolarteko txapelketetan hasi zen jendaurrean kantuan eta, gerora, gazte-sariketa ugaritan hartu izan du parte, baita 2011, 2015 eta 2019-ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketetan ere. Medikuntza ikasi zuen eta familia eta komunitate-arretako mediku-egoiliarra da gaur egun. Horrez gain, Zumarraga-Urretxuko haurren bertso-eskolako irakasleetako bat da.