Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2012-09-07 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Unai Gaztelumendi Arandia, Manu Goiogana

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Lizardi Saria (36. 2012. Zarautz)
Saioa
2012-09-07 Zarautz Sariketa
Gai-emailea
Zubia, Felix
Bertsolariak / Egileak
Gaztelumendi Arandia, Unai
Goiogana, Manu
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Jatetxe batean jabeak zarete. Gizartean bizi den egoera zaila dela eta, garai ilunak bizitzen ari zarete zuen jatetxean. Gaur, ordea, Ordizian saritutako gaztarekin azaldu da Unai jatetxera, 7.400 euro ordainduta.

Deskribapena

Doinua
Espainian behera
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2012-09-07 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Unai Gaztelumendi Arandia, Manu Goiogana

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Goiogana

Ordiziako gazta
usaintsu mardula
zuk ekarria dela
ezin disimula.
Nahiz eta hau ez nuen
usteko sekula
zenbat diru den ezin
det eta kalkula
esaidazu bidean
aurkitu duzula. (bis)

U. Gaztelumendi

Holako detailerik
ez zenun espero
ta gure poltsikoak
ez daude hain bero.
Bilatu ote dedan
zuk galdetu gero
bidean bilatu det
bai bilatu-edo
ta bidean galdu zaizkit
zazpi mila euro. (bis)

M. Goiogana

Orain daukagunean
krisi nabarmena
hainbeste mila euro
ta gazta onena
baina dirua izan
daiteke problema.
Hau da egin dezun gauza
zentzugabeena
burua da bidean
galdu zenuena. (bis)

U. Gaztelumendi

Nahiz beti egon geran
lanerako prestu
aspaldian daukagu
gerrikoa estu.
Nahiz zazpi mila euro
ez dauden gure esku
nahiz zazpi mila euro
ja ezin aurreztu
jarri dun aurpegiak
preziorik ez du! (bis)

M. Goiogana

Zazpi mila euro ño!
ditugu gehiegi
Unai guk ezin degu
era hontan segi
ia ixtear gaude
gaude larriegi
ta taberna ixtean
beidatzeko neri
ez dezu edukiko
nahikoa aurpegi. (bis)

U. Gaztelumendi

Jesus ze erretxina
jarri zeran lagun!
Horrelakorik ez nun
hemen inoiz entzun
baino ondo egina
dagola demagun
ea holako gazta bat
berriz noiz daukagun
hartu pusketa bat ta
gozatu dezagun! (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra