Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Aurtengo txupinazoa [Bertsoa] / Imanol Lazkano

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Lazkano, Imanol

Deskribapena

Izenburua
Aurtengo txupinazoa
Dokumentuan jasotako izenburua
Aurtengo txupinazoa
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Hautsak harrotu ditu aurtengo txupinak
Doinua
Neskazahar bat tentatzen
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Argia [Webgunea]
Argitalpen / inprimatze data
2013-07-08

Aurtengo txupinazoa [Bertsoa] / Imanol Lazkano

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Argia [Webgunea] Argitalpen data:  2013-07-08 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


1.
Hautsak harrotu ditu
aurtengo txupinak
Barcina ta kideei
zer tripako minak
erru dena omen du
gure ikurrinak
hogei minutu moztu
ziren San Ferminak

2.
Nahiz hamabietan den
usadio zaharra
atzerarazi zuten
haserako marra
Ikurrina omen zen
arrazoi bakarra
errape gaiztotikan
beti esne txarra

3.
Txupinak betitikan
izan ditu sonak
hemen ta erbestean
daitezken gozonak
aurten dasta zezakeen
begira zegonak
zer zapore daukaten
txorizo Panplonak.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra