Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2013-10-12 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Zelaia
Bertsoa entzun |
2013-10-12 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Zelaia
Neurria:
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Argitalpenaren izenburua:
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Empresariales karrera
nuen nere gustokoa.
Nota onez atera nun
ez zen izan oztopoa.
Gero lan bat aurkitu nahi
eta gero gerokoa
herriko aurrezki kutxan
egin zidaten txokoa.
Bentanillan izan nuen
nere lehenengo puestoa
eskalatzeko izan det
abilidade nahikoa
bankuaren goi kargura
iristeko ainakoa. (bis)
Peoi, igeltsero edo
irakasle zein mediku
batere neurririk gabe
eman degu hainbat kreditu.
Orain garai txarrak datoz
eta ezin errenditu
ta epaile baten aurrean
gurea ez da delitu.
Kalean kaso egin gabe
bakarrikan naiz gelditu
jende honentzako ezin det
irtenbiderik aurkitu:
krisi honek trapu zikin
gehiegi atera ditu. (bis)
Beraz aurkeztu nahi nuke
nere dimisio karta:
“Agur banoa” esanez
sinadura eta data.
Hasi nahi nuke nik beste
gurdi batetik tiraka
lan apalago batean
nere hurrengo etapa.
Agur nere traje beltzak
ta agur nere gorbata
ta are okerragua
adio nere soldata
lagunak edukitzeak
preziorik ez dauka ta! (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra