Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Iñaki Zelaia
Datu pertsonalak
- Izena
- Zelaia, Iñaki
- Izen abizen osoak
- Zelaia Irazusta, Iñaki
- Jaiotza
- 1973 Hernani + Hernani < Buruntzaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Bertsolaria
Datu biografikoak
- Biografia
- Baserrian jaio eta hazitakoa baina kalean hezia. Mekaniko ikasketak egin eta horretan egin izan du lan.
Etxean, Herri Irratiko bertso programak entzunez bertsozaletu zen, eta ikastolan eman zituen bere lehen urratsak. Hernaniko bertso taldeko kide da. Txapelketa eta sariketetan beteranoa.
Azken urteotan Ereñotzun bizi da eta 3 haurren aita da.
Bertsolaritzan lehen pausuak
- Lehen plaza
- Alegian, 1987an, elizan, Aitor Lasarte, Juan Jose Usarraga eta Joxe Luix Urdangarin kantulagun zituela.