Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2013-11-17 Murgia Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Sustrai Colina
| Bertsoa entzun | 
2013-11-17 Murgia Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Sustrai Colina
		
				
				Neurria: 
		Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
		
		
		
		
		Argitalpenaren izenburua: 
		Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]								
		Kokapena: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
U. Agirre:
Umea hartu nizun
goxo eta bero
jeta hori zendunik
ez nuen espero.
Hemen kontuak garbi
esan Sustrai gero:
larri zer zenbiltzan behin
edo egunero? (bis)
S. Colina:
Egunero ez nabil
larri edo ziztrin
baina tikismikisa
dugu gure Jokin.
Berandu etortzen naiz
ta propio jakin
semea oso pozik
baitago zurekin. (bis)
U. Agirre:
Merienda ematen diot
berai gehienetan
ta gurekin jolasten
ez dabil penetan
Jokin pozik dabil bai
badakit benetan
aitatxo deituko dit
neri martxa honetan! (bis)
S. Colina:
Ni betitik izan naiz
juergista xelebre
eta Jokin zurekin
hain dabil alegre
merienda ere gertu
duzu alafede!
Hurrengoan prestatu
neretzako ere! (bis)
U. Agirre:
Merienda bat nahi dezu
aizu tripa-zahagi!
Hori eramatia
genduke mirari.
Hau bukatzera doa
Sustrai entzun adi:
atzo kontatu nion
zure andreari. (bis)
S. Colina:
Zuk segi jolasean
merienda atondu
ez pentsa ezin garenik
horrela konpondu.
Nahiz Jokinek zurekin
pasa hainbat ordu
nere andreak ere
askoz nahiago du. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra
