Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2013-11-30 Maule-Lextarre Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Sustrai Colina
Bertsoa entzun |
2013-11-30 Maule-Lextarre Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Sustrai Colina
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Argitalpenaren izenburua:
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
U. Agirre: Etxea jar dezagun
beti txukun-txukun
S. Colina: berriz’e garbiketan
probatu dezagun.
U. Agirre: Ni ordenatua naiz
zu zer zera lagun?
S. Colina: Nik txukunduko ditut
sukalde ta kumun.
S. Colina: Behin pixa egin eta
di-da txukuntzera
U. Agirre: bat bakarrik ez biok
hara joango gera.
S. Colina: Rocai behar diogu
brilloa atera
U. Agirre: gauz berdina nijoan
orain esatera.
U. Agirre: Ta zartaria ere
fuertegi ez jarri
S. Colina: bestela egongo gara
estu eta larri.
U. Agirre: Azulejoak zahartzen
joaten dira sarri
S. Colina: baina utziko ditut
nik eredugarri.
S. Colina: Ta orain sukaldera
pasako al gara?
U. Agirre: Zu nerekin batera
hara joango zara
S. Colina: ikusten ditut zenbait
plater ta kutxara
U. Agirre: armiarma sareei
diet nik ikara.
U. Agirre: Egunean bi aldiz
kendu behar dira
S. Colina: hobe da ez egotea
sofatik begira.
U. Agirre: Zartaiaz ezin bada
eskobari tira
S. Colina: armiarmak bakarrik
garbitzen balira.
S. Colina: Orain gure gelara
joan behar genuke
U. Agirre: ez zaigu aterako
biajia merke.
S. Colina: Lurrean zer dabiltza
bi galtzerdi kutre?
U. Agirre: Paranoia daukazu
hor ez dago bat´e.
U. Agirre: Orain bertan pasa det
hementxen erratza
S. Colina: bada ez zait gustatzen
hartu duzun martxa.
U. Agirre: Honek doble ikusten du
arraroa antza
S. Colina: ta laukoitz ikusteko
badut esperantza.
S. Colina: Inportantea baita
hautsa ikustea
U. Agirre: hori da orain Sustraik
dadukan ustea.
S. Colina: Zuk brilloari ere
atera lustrea
U. Agirre: onena ez al degu
holaxe uztea?
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra