Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 16:15 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi
Bertsoa entzun |
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 16:15 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Argitalpenaren izenburua:
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Arzallus: Ze bihotz zabal dudan
ez dakizu jakin!
B. Gaztelumendi: Besarkada askorik
ez dezu nerekin
A. Arzallus: nik gehiago ematen dut
beso luzeekin
B. Gaztelumendi: zu ikusita ohi zait
odola irakin.
B. Gaztelumendi: Nigana behintzat inor
ez da inguratu
A. Arzallus: ta zergatik ote den
beharko da pentsatu.
B. Gaztelumendi: Akaso bikotea
behar det aldatu
A. Arzallus: hara hor alkatea
zaigu arrimatu.
A. Arzallus: Nik ez diot emango
zuk eman zaiozu
B. Gaztelumendi: exigentzi askokin
nigana zatoz zu.
A. Arzallus: Beste politiko bat
ere hortxe zaizu
B. Gaztelumendi: hari bi igual eman
behar dizkiozu.
B. Gaztelumendi: Zure ondoan nago
disimulatua
A. Arzallus: baina besarkada da
gauza sakratua
B. Gaztelumendi: zu hain tipo serioa
hain tipo altua
A. Arzallus: zuk egizu irripar
madarikatua!
A. Arzallus: Ta bat emango dugu
guk bion artean
B. Gaztelumendi: norbait etorri dadin
halako batean.
A. Arzallus: Besteei emateko
entrena gaitean
B. Gaztelumendi: guretzat inork ezer
ez dun bitartean.
B. Gaztelumendi: Egin beharko degu
elkarrekin froga
A. Arzallus: baina altura pixka’t
adostu beharko da
B. Gaztelumendi: nik jaso gabe pasa
det nahiko denbora
A. Arzallus: nik eskuak burura
eta zuk lepora.
A. Arzallus: Tira ez da gaizki irten
lehen ahalegina
B. Gaztelumendi: bigarrenez egingo
al degu berdina?
A. Arzallus: Bai pixka’t kilimatu
zait bihotz ixkina
B. Gaztelumendi: ai antzekoagoak
etorri bagina!
B. Gaztelumendi: Beraz saia gaitezen
petoak kenduta
A. Arzallus: ez elkarren ondotik
hala aldenduta.
B. Gaztelumendi: Gurea ez da oso
langintza arrunta
A. Arzallus: tori musu bat ere
nik maite zaitut ta.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra