Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Aspaldian Joxepa [Bertsoa] / Indalezio Bizkarrondo "Bilintx"

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Bizkarrondo, Indalezio "Bilintx"

Deskribapena

Izenburua
Aspaldian Joxepa
Dokumentuan jasotako izenburua
Aspaldiyan Joxepa
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Aspaldiyan Joxepa
Bertso kopurua
6
Bertso dokumentu mota
Liburua

Edukiari buruz

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Aspaldian Joxepa [Bertsoa] / Indalezio Bizkarrondo "Bilintx"

Dokumentu-mota:  Liburua 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


1
Aspaldiyan, Joxepa
famatua zeunden,
gu berriz ikusteko
desiotan geunden.
Ondarrabi aldian
aditzen genduen,
dama bertsolari bat
nola bazeguen,
zeñak Euskal-erriyan
parerik etzuen.

2
Egiyak ote ziran
famaren ots ayek,
bixitatu zindugun
zenbait jakin zalek,
amar edo amabi
Donostiya-tarrek,
ayekin batian zan
bizar aundi arrek
izkribatzen dizkizu
zuri bertso abek.

3
Ni bertsolariya naiz
bañan det aditu,
ez nitzaizula zuri
ala iruritu,
zuk orla pentsatzia
ez da zer arritu,
nere jakinduririk
ez nuen argitu,
zergatikan ez nintzan
premiyan arkitu.

4
Baliteke irixtia
premiya orretara,
agindu zenirala
goguan det bara,
prestaturikan nere
desiuetara,
baldin dibertsiyo bat
nai banuen para,
etorriko ziñala
Errenteriyara.

5
Egizu naizunian,
dama, etorrera,
zuregan utzitzen det
egunan aukera,
ipintzen badirazu
orrelako aukera,
aprobetxatu gabe
ez niteke gera,
alkarrekin berriro
mintzatuko gera.

6
Arkitzen baldin banaiz
orduan umorez,
proga emango dizut
lenagoko ordez,
beste iñori bañan
gustorako doblez,
gero juzga dezazun
ezaguera obez,
ia bertsolariya
al naizen edo ez.

Iturria: Bizkarrondo, Indalezio "Bilintx". "Bertso ta lan guztiak". Auspoa; 19. https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/4573.pdf

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra