Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2011-12-18 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Aitor Sarriegi
Bertsoa entzun |
2011-12-18 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Aitor Sarriegi
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I. Apalategi
"Ez al dezu sekula
etorri behar ba?"
Neri jarri didazu
denboraren karga.
Utzi txukun prestatzen
ez nazazu larda
hain guapo ipintzeko
denbora behar da. (bis)
A. Sarriegi
Hartuko ez zaitu ba
amonak etxeko!
Denboraik ez da behar
bista okertzeko
ta oraindik Iñaki
nago ulertzeko
ze prestakuntza behar dan
tripa betetzeko. (bis)
I. Apalategi
Ondo joan behar dela
da nere iritzia
berdin zait nahiz zu egon
erabat itxia.
Prestatzen behar degu
guk pazientzia
orrazteko denbora
da diferentzia. (bis)
A. Sarriegi
Zuk montatu dezuna
a ze pelikula!
Diferentea izan da
nere farandula
ta gero iristean
almeja edo gula
seguro lanparoia
egingo dezula. (bis)
I. Apalategi
Egiten baldin badet
garbitu pakea
baino beti ona da
ondo joatea.
Ez zaude hain haserre
ta lasai zaitea!
Ederki etorri zaizu
gosea egitea. (bis)
A. Sarriegi
Behin hontan eztabaidan
hasiko ez gera
ta begiratu zazu
dakarten platera:
hara ze bixigua
diguten atera!
Zuk segi komunera
ilea orraztera! (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra