Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2010-12-18 Barakaldo Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Peio Ormazabal

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (13. 2010)
Saioa
2010-12-18 Barakaldo Txapelketa
Bertsolariak / Egileak
Estiballes, Arkaitz
Ormazabal, Peio
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Otorrinoaren kontsultatik urten dozue Sonotonea ipintzeko aginduagaz. Zu, Arkaitz, konforme zagoz. Peiok, ordea, ez dau gura.

Deskribapena

Doinua
Kantatzera nijoa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2010-12-18 Barakaldo Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Peio Ormazabal

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Estiballes
Gorreriak txarrera
egiten du sarri
ta aspaldian ikusten
zaitut Peio larri
hori eramatearren
ez zaude elbarri
konplejuak kendu ta
lehenbailehen jarri. (bis)

P. Ormazabal
Arkaitz nirea ez da
ipini ezina
txarto regulatuta
daukat ta jakina
ni beti izan bainaiz
bertsozale fina
ta ez dut entzun epaile
guztien berdina. (bis)

A. Estiballes
Musean bagabiltza
ezin egin kasu
kokoteraino lagun
guztiak dauzkazu
lagun jatorra baina
kabroi bat zara zu
orain esan dudana
entzun al didazu? (bis)

P. Ormazabal
Bai, entzuteko hartu
egin dut tartea
ni naizela zuretzat
ikasle maitea
eta bide hortatik
utzi esatea
hobea izaten da
dena ez entzutea. (bis)

A. Estiballes
Ezetza esan aurretik
pentsatu ondo aurrez
sonotonea kendu
egin ahal da errez
aukera biak ditut
neuretzako berez
nahi dudana entzungo dut
nahi ez dudana ez. (bis)

P. Ormazabal
Ni berriz biziko naiz
belarrien presan
begira mundu hori
atzo zer izan zan
gauza txarrak ahaztuz
mugatu gaitezan
eta gauza politak
belarrira esan. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra