Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2012-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Etxahun Lekue
Bertsoa entzun |
2012-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Etxahun Lekue
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Espektakular dau Miribilla
espero genduan legez.
Bertsolaritzan festa eguna
izan behar zan gaur berez
baina ilundu da barri latz batek
golpez hartu gaituenez.
Bertsolari handi bat joan jaku
izanez eta izenez.
Beraz saioa bete dagigun
geure bertsorik onenez
bai zuogatik bai geugatik ta
Joxe Agirreren omenez.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra