Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2012-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Iratxe Ibarra
Bertsoa entzun |
2012-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Iratxe Ibarra
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Estiballes:
Kale hauetan ze sufrimendu
zenbat min eta sarraski!
Gaur ere zortzi hildako daude
zaurituak hamazazpi.
Hurbil gaitezen kamararekin
ta atera zenbait argazki
egiten dugun guztia inoiz
ez-paita izango aski.
I. Ibarra:
Tiroka hasten dira guztiak
agintzen badau buruak
eta golpera isiltasunez
betetako inguruak.
Hemen kaleak eta etxeak
be ez dira seguruak.
Hemengo gerra krimenen barri
jakin behar dau munduak.
A. Estiballes:
Kamioi batean hurbildu dira
bat-batean sei soldadu
zortzi urteko gaztetxo bati
hartu diotenak kargu.
Hurbildu zaitez argazkia atera
ta Reutersera bialdu.
Munduak ez du jakin nahi baina
munduak jakin behar du.
I. Ibarra:
Hemen gertatzen ari jakena
eduki behar da gogoan.
Guk distantzitik jarraitzen dogu
paseten dana kanpoan.
Ta gero piskat gertuau jarri
begia non zangoa han.
Baina hemengo gixarajoek
ez daukie nora joan.
A. Estiballes:
Besoetatik haurra hartuta
kamionetan dute igo.
Argazki on bat behar genuke
hurbil gaitezen astiro.
Kontuz ibili ze soldaduek
egiten digute tiro.
Objetiboak izatearren
bihurtu gara objetibo.
I. Ibarra:
Zeuk dinozun lez hurreratu naz
umearengana lagun.
Behin lanerako etorri eta
ondo informau dagigun.
Argazkitxo bat atara deutsat
klik eginda txukun txukun.
Pena bat daukat ez dakit bihar
hemen aurkituko dogun.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra