Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2012-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (14. 2012)
Saioa
2012-12-15 Bilbo Txapelketa
Bertsolariak / Egileak
Estiballes, Arkaitz
Lekue, Etxahun
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Iberdrola dorreko azkeneko pisuan zaudetela su alarmak jo du. Eskaileretan behera abiatu zarenean Etxahun, Arkaitz atzetik bultzaka hasi zaizu. Hiruna bertso, zortziko txikian, Etxahun hasita.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2012-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Lekue:
Alarma entzun eta
gu dardarka punto.
Biok gagoz artega
neu nozu lekuko.
Baina bultza egiteari
egiozu uko.
Jausten bagara ez gara
beheraino helduko. (bis)

A. Estiballes:
Zeure trajea eta
korbata urdina
hortxe zoaz beherantza
tripa haundi zikina
E´nizun bultza egingo
gaurkoan jakina
nire enkargatua
izan ez bazina. (bis)

E. Lekue:
Baina horreri bere
erantzun beharko
zure enkargadua
berez nazelako.
Zeuk be pekatua dozu
beraz alto alto!
Zu sartu zinen neure
loba zarelako. (bis)

A. Estiballes:
Baina ez daukat zure
Mercedes kotxea.
Bultzadakin nahi nuen
zuri azaltzea
oso erreza dala
gora igotzea
baina ez dala erraza
goian mantentzea. (bis)

E. Lekue:
Zeozelan bajatu
beharko beherantza
parakaidana zan
neukon esperantza.
Salto egingo neuke
hori ez da txantxa
baina antza eroan dabez
ospitalerantza. (bis)


A. Estiballes:
Hementxe Virginia
Berasategik zu
rekor bat jarri zuen
gorantz pisuz pisu.
Pozik egon beharko
zenuke zuk aizu
beherantzako rekorra
hautsi behar duzu. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra