Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2012-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza
Bertsoa entzun |
2012-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Nire aitta ta ama euki arren
jende askok hazur beltzat
orain aspaldi egin nittuen
bertakotzeko ametsak
eta gaur bide erdian jarri
emon euskara dinot alkarri
lekukoai heldu deutsat.
Ez dira oztopo ez gelako ez
bidetako une traketsat.
Emozinoa gaur ikusita
jenteagaz bide ertzak.
Nik eindakoa kriston hazaina
askorentzako ez da igual baina
Gauza handia da behintzat
euskaldun barri batentzat.
Gau eskolara apuntau nintzen
lagun zahar bat bitarte.
Aitortu behar dot hona heltzeko
Nik sufridu dot bastante.
Eskutan hartu mila liburu
ta ezagutu hamaika mundu
inoz e´naz joan aparte.
Gaur harro harro noa korrika
euskararen militante.
Hurrengoari pasatu deutsat
oin eurei toketan jake.
Ta bardin jataz subjuntiboak
ta bardinago ergatiboak
jarraittuko dot jo ta ke
helmugara heldu arte.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra