Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2012-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita
Bertsoa entzun |
2012-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ospitalean esan euskuen
attitteri hartu kargu.
Ahaztuko jakoz astiro astiro
mila izen mila enkargu.
Ta hemen gagoz maite dogunez
ezin dogulako saldu.
Eta barriro gaur be barriro
begirada jako galdu.
Bueno aittitte ez dakit zelan
zuri kontu hau azaldu.
Gerrari buruz ez dakit asko
zeuri entzundakoa salbu.
Zuen gerra ha amaittu ein zan
gazte barriak gara gu
ta orain aittitte krisi honegaz
gerra barri bat daukagu.
Alde batera eta bestera
joaten gara korrika.
Progre sentidu arren attitte
hau ez da bizi polita.
Beti prisaka ta estuta
goizean goiztik hasita
ta estuago hile amaieran
zenbakiak ikusita.
Begira zagoz baina hartzen deutsut
ardurabakoen pinta.
Non dagoz lehengo zure barrea
gaurko gazteen kritika?
Biharko dana ahaztuko jatzu
hori daukat ikasita
beraz musean egingo dogu
kontu tristeak itxita.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra