Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2012-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (14. 2012)
Saioa
2012-12-15 Bilbo Txapelketa
Bertsolariak / Egileak
Estiballes, Arkaitz
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Bakarrik zaude etxean. Gordeta eduki duzun ardo botilarik onena zabaldu duzu.

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2012-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes


Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Telefonotik “Aita Gorka naiz
behar nautela atara.
Parot doktrinan errekurtsoa
bertan behera dute laga”
Eskegi eta despensarantza
joan naiz eta Viña Ardantza
edatea ez da traba.
Sakakortxosa sartzearekin
batera ha ze zirrara!
Sofan eseri naiz lasai lasai
ardoa bota kopara.
Hainbeste trago txarren ostean
sentimenduak elkar jostean
lehenengo trago hau hara
tragorik goxoena da.

Hamabost urte pasatu dira
sartu zutela barrura.
Geroztik zenbat bidaia luze
eta zenbat abentura.
Berriro eskuan hartu ardoa
ta eman diot berriz tragoa.
Oroitu nahi nuke hura.
Ez dakizue nolakoa den
gure arteko lotura.
Beste trago bat hartu nahi nuke
falta direnen kontura.
Hasi naizena lehen irribarrez
orain bukatu behar dut negarrez.
Zer daukadan badut duda
poza edota tristura.

Ardoa edan ta pixkanaka
datoz oroitzapen pila:
ahaztu ezinik etxetik urrun
gelditzen direla mila
gure poztasun ta gure penak
ta betirako joan zirenak
bidean dagoena hila.
Beste trago bat Enekogatik
San Inazioko mutila
zugatik Beroiz, zugatik Crespo
jatorra bezain umila.
Ta azken tragoa bai alajaina
nahiz eta hartu mozkor bikaina
hustu dudan lez botila
kartzela hustu dadila.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra