Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2012-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita
Bertsoa entzun |
2012-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
E´naz Rajoy Rubalcaba
ez antzeko beste inor
nahiz eta zirkunstantziek
ipini egin naben hor.
Egoera gogorra da
ta eutsiko deutsat gogor
baina ez dot bihurtu nahi
politikari hotz libor.
Beraz bertsozale zuri
energia eske nator.
Plazetan gura zaittuet
behar zaittuet derrigor
maitasuna izan daiten
nire iraultzaren motor. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra