Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2013-02-17 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2013-02-17 Amasa-Villabona Jaialdia
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolariak / Egileak
Agirre, Amaia
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Badira sei hilabete zure etxearen hipoteka ordaintzen ez duzula. Zenbait jakinarazpenen ostean, duela zenbait egun jaso zenuen behin betikoa: "Bihar goizeko hamarretan etorriko da Batzorde Judiziala zu etxetik botatzera".

Deskribapena

Doinua
Abokatuak deitu berri dit
Neurria / Estrofaren izena
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2013-02-17 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre

Neurria:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Justiziak ta legeak hemen
zenbat arau zenbat kemen!
Nik burumakur bizi behar al det
gutun hau jaso ondoren?
Baina indarrik nere baitara
helduko balitz bederen
berrogei milioi bizkar gainean
inoiz izan ahal nituen...
Zatozte lasai nere etxera
ta ikusi zer gertatzen den
igual neroni botako bainaiz
zuek ni bota baino lehen. (bis)

Zer da Batzorde Judiziala?
Ez dakit baina argi da
ez dela nere adiskidea
ez erruki ez kupira.
Haurrei kabi bat ematea zen
gazte garaiko desira
ta indar betez jarri nahi nuke
nere indarra ta tira.
Zatozte arren etorri lasai
eman gezurrei segida
baina egia zuek kontatu
nere alabari begira. (bis)

Gure gizarte madarikatu
honek hankak herren ditu
nahiago nuke hegoak zabal
aireratuko balitu!
Ez daukat lanik ta zorrak lepo
baina ezin naiz errenditu
ez naiz botako noan aurrera
nahiz ta inor ez kupitu
hutsetik hasi beharra daukat
nahiz eta hutsik sentitu
nik neuk ez baina nere alabak
ametsak beteko ditu. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra