Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2013-02-23 Amasa-Villabona Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2013-02-23 Amasa-Villabona Berezia
Gai-emailea
Agirre, Amaia
Bertsolariak / Egileak
Alberdi, Uxue
Martin, Alaia
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Ez dakit badakizuen, baina Uxue eta Alaia oso-oso-oso futbolzaleak dira. Arratsalde ederra eman digute gaur Athleticen gol ederra izan zela, besteak, berriz, zuri-gorrien defentsan zulo izugarria dagoela, De la Bella ezinbestekoa dela Realean...
Abiapuntu hori hartuta eskatu nahi dizuet zuek bizitzako zer arlotan zareten zentralak, zer arlotan jokatzen duzuen defentsa modura eta noiz jokatu behar den edo jokatu ohi duzuen aurrelari. Alaiak esango du Uxueren kasua eta Uxuek Alaiarena. Nahi baduzue, erabil dezakezue futbolaz dakizuen hori guztia.
Gaiari oharrak
San Mamesen historiako azken derdia jokatu zen aurreko egunean. Realak irabazi zuen 1-3.

Deskribapena

Doinua
Mundu hau uzten bazun
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2013-02-23 Amasa-Villabona Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Martin

Uxuek beregan du
hainbeste enkanto
zelai erdira gogor
egiten du salto
baloiek ez diote
egiten eskapo
jokatu egin lezake
ondo eta asko
eta inoiz ez dago
bera jokoz kanpo.

U. Alberdi

Alaiak hitzak hartu
luzatu, ebaki
beti daki zer kanta
nola erabaki
bertsoa goitik behera
nolatan eraiki...
Nahiz Egañak beldurra
damaion zenbaiti
honek Messin aurrean
atakatzen daki.

A. Martin

Hau da Agirretxeetan
Agirretxeena
nahi gabe bada ere
gol sartzen duena
bandatik, ixkinetik
noiztik da problema?
Nekatu gabe dauka
aldiro kemena
atakea da bere
defentsa onena.

U. Alberdi

Barrera jarri arren
topatzen du xenda
zirrikitu topatzen
onena omen da.
Arbitroak nahiz falta
atera, defenda
honek defendatzen du
ta nola gomenda?
Baina epaileekin
txulita jartzen da.

A. Martin

Arbitroari "Kabroi
zara esateko"
edo behar dun dana
duela tarteko
prest dago erasoa
gogor jasateko
nola gaitasuna dun
onena izateko
propian gol sartzen du
bentaja emateko.

U. Alberdi

Nahiz ta itxurak ditun
panpina batenak
eta mikroan bota
bertso on zuzenak
gero saio amaieran
ohi datoz eztenak
zuek joan ta botaz
gauza nabarmenak
aldagelan sartzei'tu
golikan onenak.

A. Martin

Beti aukeratzen du
bere momentoa
badu elegantzia
eta talentoa.
Nahiz ta azaldu dugun
bion sekretoa
ez gaizki ulertu ez dut nahi
moztea lepoa
derbia baino ez da
gure artekoa.

U. Alberdi

Ta hemen hasi gera
elkarri kolpeka
dena ezin da eduki
barruan gordeta.
Alaia beti dator
talentuz beteta
bertsolari bikaina
gainera koketa
bertsoak ere Beckham
behar zuen eta.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra