Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2013-05-17 Zalla Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Alaia Martin

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2013-05-17 Zalla Jaialdia
Gai-emailea
Martinez Beaskoetxea, Jon
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Martin, Alaia
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bertsolariak beti dabiltza hona eta hara, euren artean abesten plazarik plaza, eta hor adiskidetasuna asko jorratzen da; noizbehinka adiskidetasuna baino gehiago. Zorionak Alaia, haurdun zaude, eta asmatu nor den aita (Andoni). Gaur esan diozu.

Deskribapena

Doinua
Dama gazte xarmant bat
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2013-05-17 Zalla Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Alaia Martin

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña

Herriz herri oholtzan gu
beti ika-mikan
haurrarena sorpresa
izan da kasikan.
Ez nago nerbioso
triste ez pozikan
guk ez baitugu egin
kantatu baizikan. (bis)

A. Martin

Ameslariak ginen
ta orain bi loti
plazaz plaza elkartuz
geltokiz geltoki.
Beste ezer izatez
ez dago egoki
ni haurdun geratu naiz
metaforikoki. (bis)

A. Egaña

Beraz haurra izaten
ez daukazu lanik
ez degula deus egin
neronek esanik
baina hainbeste grina
badauka Andonik
metaforaz gaindikan
egingo nuke nik. (bis)

A. Martin

Egitea ipini
ezkero helburu
argi zegoen ni ez
nengola seguru
ta orain zenbat lotsa
ta zenbat apuru!
Errimatu nahiean
poto egin dugu. (bis)

A. Egaña

Haur hori izango da
gu bion zatia
oholtzan sortu genuen
ume tematia
bertsotan amestua
doinuei atxikia
ta deituko diogu
zortziko txikia. (bis)

A. Martin

Beraz izango dugu
betirako lagun
zu saiorik saio ta
ni berriz alargun.
Sexuan horren txukun
zinenez zu jardun
hamarreko txikia
izenda dezagun. (bis)

A. Egaña

Izen aldaketanak
egin dit grazia
nik mingaina dut luze
bestea gezia
eta izan ezkero
nahiko malezia
deitu behar genioke
neurri berezia. (bis)

A. Martin

Izengintzan zabiltza
ilusioz trebe
honek izan lezake
hainbeste botere
ni erdi neurotiko
zu oholtzan errege
berezia izango da
izen gabe ere. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra