Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2013-06-16 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2013-06-16 Ereñotzu Jaialdia
Gai-emailea
Otxotorena Gamio, Amaia
Bertsolariak / Egileak
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Iturriaga, Unai
Lujanbio, Maialen
Lana
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Gazteago zinetenean, gazteriaren erreferente izan zarete. Lehen esaten zen bezala, gazteak baina prestatuak: iritzi sortzaileak, artistak, okupa... Hainbat adjektibo jar daitezke. Programa batean ere izan zenuten zerbait. Orain, gazteak bazarete ere, aldatuta zaudete. Zein aldatu da gehien? Norberarena edo bestearena ere esplika dezakezue.

Deskribapena

Doinua
Kontu barri bat suzedidu da II
Neurria / Estrofaren izena
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
21

Edukiari buruz

Pertsonak
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Iturriaga, Unai
Lujanbio, Maialen
Entitateak
Euskal Telebista (ETB)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2013-06-16 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio

Neurria:  Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.M. Irazu

Buruak nola engainatzen dun
ez nuen pentsa hainbeste
bi ume ere baditugu ta
gazteak gerala uste.

M. Lujanbio

Ni gaztea naiz ez naiz kanbiau
gaur gauzak garbi esanda
ta kanbiatu naizen apurra
mejoratzeko izan da.

U. Iturriaga

Esperientziaren ahotsetik
egin gurako nuke hitz:
ni arduratu egingo nintzake
aldatu izan ez banintz.

J.M. Irazu

Hogei urtekin etorri nintzan
Hernani aldean barrena
eta Hernani bera ez al da
gehiago aldatu dena?

M. Lujanbio

Etorri zinan eta berriro
Larraula juan horretan
eta ez dakit zu're ez zauden
dauneko bigarren bueltan.

U. Iturriaga

Azken batean esaera zaharrak
denboraz betetzen dira:
ahuntzak mendira bueltatzen dira
ta hernaniarrak Hernanira.

J.M. Irazu

Iturriaga zerorrek ere
bilintzi eta balantza
lepotik gora oaintxe daukazu
ezker paretaren antza.

M. Lujanbio

Bakoitzak estereotipo bat zu
hala da Unai aditu:
gutxien espero ziran gauzak
Iturriagak egin ditu.

U. Iturriaga

Nire ile urdin hau dala ta
badago festa makala
gixarajoek ez dakite ondo
tindatu egiten dudala.

J.M. Irazu

Maialenekin garai batean
ere fijo zan itxura
jakin nahi nuke nun gorde dezun
buruko traputxo hura.

M. Lujanbio

Trapu zahar hori ibili nuen
bai urte batzutan zehar
oain burua ez zait juaten ta
zapirikan ez det behar.

U. Iturriaga

Jexux Mari ta ni zaharragoak
Maialeni buruz aitu
"Honek badaki honek badaki"
ta hara pasatu gaitu!

J.M. Irazu

Iturriagak lehen ehun zerbeza
hala're zutik mantendu
ta orain bata kendu diyo ta
zero zero edaten du.

M. Lujanbio

Egia esan makarra pinta
izan zuen garai baten
baina edade baten patilla hoik
ja ez dute ondo ematen.

U. Iturriaga

Zerbezaren kontu horretan ai
zuzen zabiltza ez uste
orain bakarra edaten du baina
mila edango lituzke.

J.M. Irazu

Eta Lujanbio Vancouberrera
hizkuntzak bere mentua
gustora asko entzungo nuke
zure ingles azentua.

M. Lujanbio

Nik inglesari atera nion
Irazu ahal nuen punta.
Zu haur zinala okupa ta orain
haurrekin okupatuta.

U. Iturriaga

Mundializatu egin da Maialen
joan zaigu Vancouberrera
ta orduan asko joaten zan
Tilosko banku berdera.

J.M. Irazu

Urteak asko pasatu dira
ta ez gera lehengo bera
lehen eta orain Ereñozura
gustora etortzen gera.

M. Lujanbio

Ia pasa dan gazte aroa
ia pasa dan denbora
gabean hemen geratu eta
probatu ein beharko da.

U. Iturriaga

Berrogeiera hurbiltzen eta
ni oso konforme nago
baina hori bai egingo nuke
apurtxo bat lo gehiago.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra