Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2013-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Patxi Etxeberria, Ane Labaka Mayoz
2013-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Patxi Etxeberria, Ane Labaka Mayoz
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Labaka
Baratzeko galera
ezin da kalkula
badakizu guztia
galduko zaizula
aukera ona dela
ezin disimula
probatu ezkero baietz
esango dezula. (bis)
P. Etxeberria
Maitea badakarzu
hainbeste pikardi
nik zertako bota det
lehen hainbat izardi?
Baratza egin nahian
al zatoz bi erdi?
Aitonak mantentzea
nahiko luke garbi. (bis)
A. Labaka
Bilobak ere nahi du
garbitzea azkar
azkenaldian dago
hoi usteldu xamar.
Baietz asko eskertu
urte hontan zehar
ongarririkan ere
ez dulako behar. (bis)
P. Etxeberria
Ez al dezu hartu zuk
Ane arretikan?
Hortarako ez dauka
aitonak betikan
baina ez zait faltako
zuretzat bueltikan:
lehen ere aski daukat
belar txarretikan. (bis)
A. Labaka
Ez dela horren txarra
da nere aukera
probatu nahi al dezun
hor nere galdera
reumarekin zabiltza
gora eta behera
probatzen dezunean
sendatuko zera. (bis)
P. Etxeberria
Konturatu zaitea
nere esanean
esplikatuko dizut
gauza zuzenean:
gaitzak etortzen dira
bat zahartzen denean
sendatuko naiz egualdik
ontzen direnean. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra