Bertsos - View details   To know more about this section

2013-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Patxi Etxeberria, Ane Labaka Mayoz

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2013-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia
Gai-emailea
Muñoa, Unai
Bertsolaris / Authors
Etxeberria, Patxi
Labaka Mayoz, Ane
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Badakizue aurten eguraldia ez dela ondo portatzen ari, eta baratzetik bizi behar duenak nahiko komeri badauzka, dena berandu, eta horixe da Patxiren arazoa: baserritarra, eta aurtengo uztak ez ditu aurreikuspen onak ematen. Krisia, gainera, tarteko. Ane, ikusten duzu aitona kezkan eta kezkan. Ane ere jardun da bueltak ematen, eta halako batean aurkitu du zerekin lagundu, baina beldurra ematen dio proposatzeak. Legez kanpokoa da, ez daki aitonak nola hartuko duen, baina egia da gazteek asko erretzen dutela, eta egia da merkatuan garesti saltzen dela, eta dirua ematen duela. Orduan, Patxi, Anek proposatu dizu marihuana jarriko bazenute, agian aurtengoak pasatuko zenituzketela. Ez dakit Patxiri ze irudituko zaion, nola hartuko duen...

Description

Melody
Dama gazte xarmant bat
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2013-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Patxi Etxeberria, Ane Labaka Mayoz

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Labaka

Baratzeko galera
ezin da kalkula
badakizu guztia
galduko zaizula
aukera ona dela
ezin disimula
probatu ezkero baietz
esango dezula. (bis)

P. Etxeberria

Maitea badakarzu
hainbeste pikardi
nik zertako bota det
lehen hainbat izardi?
Baratza egin nahian
al zatoz bi erdi?
Aitonak mantentzea
nahiko luke garbi. (bis)

A. Labaka

Bilobak ere nahi du
garbitzea azkar
azkenaldian dago
hoi usteldu xamar.
Baietz asko eskertu
urte hontan zehar
ongarririkan ere
ez dulako behar. (bis)

P. Etxeberria

Ez al dezu hartu zuk
Ane arretikan?
Hortarako ez dauka
aitonak betikan
baina ez zait faltako
zuretzat bueltikan:
lehen ere aski daukat
belar txarretikan. (bis)

A. Labaka

Ez dela horren txarra
da nere aukera
probatu nahi al dezun
hor nere galdera
reumarekin zabiltza
gora eta behera
probatzen dezunean
sendatuko zera. (bis)

P. Etxeberria

Konturatu zaitea
nere esanean
esplikatuko dizut
gauza zuzenean:
gaitzak etortzen dira
bat zahartzen denean
sendatuko naiz egualdik
ontzen direnean. (bis)